Gaur egun, Zu eta BIOK talde handia da, familia bat. Bertan, 110 pertsona baino gehiago lan-merkatuan sartzea lortu dute, eta eurei esker, hainbat zerbitzu ematen dira besteen bizi kalitatea hobetzeko. Besteak beste, helburu hauek dituzte: zahartze prozesu duina, adineko pertsonei arreta emateko gizarte-zerbitzuei eta laguntza-zerbitzuei laguntzea, edota gure eraikinak edo ondarea zaintzea eta babestea (eraikinetan, gure inguruan edo ondarean garbiketa-lanak eta mantentze-lanak egiten dira).
Zu eta BIOK gaur egun harro egon daiteke; izan ere, azken 25 urteotan garapen eta hazkunde handia izan du. Hala, negozio eredu bihurtu da, eta pertsonak dira negozio horren ardatz nagusia. Inplikazio hori euren jardueratik harago doa, eta gizartearekin konprometituta daude: enplegagarritasuna, gizarteratzea, gizarte sentsibilizazioa eta gizarteratzearen bidez pertsonak zaintzea.
Hori guztia administrazio publikoen eta erakunde nahiz enpresa pribatuen laguntzari esker lortu dugu.