PROIEKTU SOZIALA

Zu eta BIOK laneratzeko proiektu batetik abiatuta sortu zen. Proiektu horretan, pertsonak dira nagusi. Hainbat bazkidez osatutako lan kooperatiba honetan, pertsonek pertsonentzat lan egiten dute.

“Zure ongizatea, gure poza”

Gure ikuspegia pertsonei bizitzaren azken etapan zahartze duina lortzen laguntzea da. Horretarako, hauxe da gure eginkizuna: neurrira egindako zerbitzuaren bidez pertsonen garapena eta ongizatea bultzatzea. Horretarako, edozein kolektibotan lan egiten dugu (bereizkeriarik egin gabe) eta interes berezia jartzen dugu lanaren sustapenean, batez ere tarteko adinean dauden emakumeen artean, iraupen luzeko langabetuen artean eta desgaitasuna duten pertsonen artean.
zu-eta-biok-proyecto-social-3
Laneratzea eta gizarteratzea oinarrizko printzipioak dira gure lana ulertzeko moduan. Gainera, beharrezkoak dira laneko segurtasunari, kalitateko lanari eta sektorearen egonkortasunari eusteko.
Horretarako, aukera berdintasuna eta gure inguruko hizkuntza normalizazioaren sustapena irizpide gisa aplikatzen ditugu enpresaren egitura eta esparru guztietan.
Menu