Neurrira egindako arreta soziosanitarioko zerbitzuekin eta langile kualifikatuekin lan egiten dugu, egunean 24 ordutan. Kudeaketa integrala hainbat arlotan egiten dugu: garbitasuna, norberaren higienea, elikadura, medikamentuak ematea, ospitalean laguntzea eta bertara eramatea, komunera eramatea eta mota guztietako eginkizun sanitarioak, estimulazio psikologikoa ahaztu gabe (animazio tailerrak, psikomotrizitatea, jolasak, dantzak eta animazioko nahiz aisialdiko beste ekintza mota batzuk).
Zerbitzua burutzeko talde handia dugu, eta eurei esker lortzen dugu kudeaketa integrala. Besteak beste, zerbitzu hauek ematen ditugu: garbitegi zerbitzua, harrera, garbitasuna, koordinazioa, eta ile-apaindegi eta joskintza zerbitzuak.